Hitzarmena sinatu dute Basque Culinary Centerrek eta Insalusek

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urtarrilaren 2a

Uraren eta gastronomiaren inguruko ikerkuntzan eta prestakuntzan sinergiak sortzeko helburuarekin sinatu dute.

Botilako urari jatetxeetako kartetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiola ikusita, hitzarmena sinatu dute Basque Culinary Centerrek eta Insalusek. Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Agua de Insalus enpresako zuzendari nagusi Francisco Javier Malcorrak sinatu dute, uraren eta gastronomiaren inguruko ikerkuntzan eta prestakuntzan sinergiak sortzeko helburuarekin. Bost urteko iraupena izango du eta hainbat lankidetza-proiektu burutuko dituzte, bereziki uraren mundua eta urak gastronomiarekin duen lotura nazioartean zabaltzea helburu dutenak. Ildo horretan, Basque Culinary Centerrek uraren kultura sustatuko du bere programetan, eta Insalus erreferentziazko marka izango da.  

Era berean, gastronomia, elikadura eta nutrizioaren alorrean bi erakundeek aholkularitza eta laguntza eskainiko diote elkarri, eta informazioa trukatuko dute, hori guztia txostenak landuz, lan-taldeak sortuz eta bestelako lankidetza-moduak erabiliz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak