ADIFek –Sustapen Ministerioaren mendeko elkartea– Zarimutz bidezubiko taula eraikitzeko lanak hasi ditu, Gasteiz-Bilbo-Donostia Abiadura Handiko Linearen Eskoriatza-Aramaio tartean.
Zarimutzeko bidezubia 262 metro luze da eta 18 eta 45 metro bitarteko lau zubi-pilare ditu euskarri. Taulak nazioarteko zabalera neurria izango du, eta eraikitzeko, argia izango duten bost bao –zubi-pilareen arteko hutsunea– sortuko dira, 31 eta 60 metro bitartekoak.
Eskoriatza - Aramaio tartea
Eskoriatza-Aramaio tarteak 5,6 kilometro ditu, eta bidearen % 64 lurpetik egingo du. Gainera, tarte horretan, Uruburu I, Uruburu II, Induspe eta Mazmela tunelak eta Uriarteko eta GI-3343 errepideko bidezubiak eraikiko dituzte.
Eskoriatza-Aramaio tarteko lanak amaitzen dituztenean, 285.672 metro karratu oihan berrituko dituzte, eta 31.000 zuhaitz autoktono landatuko dituzte azpiegitura inguruan integratzeko ADIFen arabera.