Mondra-Aretxabaleta derbia gaur Mojategin

Xabier Urtzelai 2012ko urtarrilaren 7a

Ohorezko erregional mailako hamaseigarren jardunaldiak derbia ekarriko du Debagoienera, Mondrak eta Aretxabaletak indarrak neurtuko dituzte-eta Mojategin. Adi, normalean Mondrak zapatuetan jokatzen duelako etxean, baina asteburu honetan domekan izango da partidua, 16:30ean. Bilboko manifestazioa tarteko, ohorezko erregional mailako partidu gehienak domekan jokatuko dituzte.

Gaur, zapatua, Bilbon egingo duten manifestazioak futbolean ere eragina izan du, ohorezko erregionaleko partidu gehienak domekara atzeratu dituzte-eta. Mondrak eta Aretxabaletak domekan jokatuko dute Mojategin. Urte berria ondo hasteko asmoz zelairatuko dira bi taldeetako jokalariak, baina Mondrak du puntu premia handiagoa, Iban Rodriguezen mutilak azkenaurreko postuan daudelako, 11 puntu batuta. Aretxabaleta, berriz, zazpigarrena da, 24 punturekin.

Bergarak ere etxean jokatuko du, eta mahoneroek ere egunez aldatu dute, domekan 15:45ean hartuko dute Berio. Eta, Oiartzunera joango dira oñatiarrak, domekan baita ere (15:30).

Hemen asteburuko futbol hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak