Zapatua 7
Antzerkia
- (Bertan behera geratu da) BERGARA Murren bidaia antzerkia. Zabalotegi aretoan Behibi's taldearen Murren bidaia antzerki emanaldia izango da, 5 urtetik gorako umeendako lana da eta 18:00etan izango da. Txarteldegia 17:00etan irekiko dute, ikuskizuna baino ordubete lehenago. Sarrera 3 euro da. (Bilbon presoen eskubideen alde zapatuan egingo den manifestazioa dela-eta, bertan behera geratu da. Bergarako Udalak bat egin du manifestazio horrekin).
Musika
- ELGETA Disko-festa gaztetxoentzako. 18:00-21:00, Espaloian.
- ESKORIATZA Belceblues taldearen kontzertua. Azken diskoa aurkezten. 22:30ean, Inkernun.
Kirola
- OÑATI Ainhoa Lazkanoren omenezko txapelketa. Urtero egiten duten moduan, Ainhoa Lazkanoren omenezko saskibaloi txapelketa jokatuko dute egun osoan Zubikoa kiroldegian: goizean, 10:00etatik 13:30era bitartean, eta arratsaldean, 15:30etik 21:30era bitartean izango dira partiduak.
Domeka 8
Dantzak
- BERGARA Herrixa dantzan, 18:00-19:00: Ume eta gurasoak elkarrekin dantzan. Ondoren, 19.00-20.30: dantzazale helduentzako saioa, Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzuetako dantza tradizionalak, sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Sarrera doan eta parte hartzea libre.
Aisia
- ELGETA Bisita gidatua lubakietara. 10:00etan, Espaloitik.
Ekitaldia
- ELGETA 10:30ean, Intxortako gainean, urteroko ekitaldia euskal gudarien alde.
Musika
- ELGETA Bide Ertzean taldearen kontzertua. Tolosako taldeak kontzertua egingo du Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. 19:00etan izango da emanaldia.