Margoak kalera atera dituzte Oñatin eta Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko abenduaren 17a

Pintura ikastaroan egindako 40 margolan salgai ipini dituzte herriko plazan Oñatiko Margo Taldeko kideek. Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz koadro salmenta eta aurreko urteko erantzuna ikusita, aurten ere Gobernuz Kanpoko Erakunde bati laguntzea pentsatu dute Margo Taldeko kideek. Aurten koadroak salduta jasotzen duten dirua parrokiako Misio Taldeak Kolonbian duen proiektura bideratuko dute.

Arrasaten, berriz, aurten lehen aldiz atera dituzte kalera margoak Arrasate Margo Taldeko kideek. Aurreko urteetan erakustoki itxietan erakutsi dituzte euren margoak eta aurten kalera atera dituzte; udaletxeko arkupean izan dira zapatuan egun guztian. Eguraldi txarra egin arren jende asko ibili dela esan digute taldeko kideek, batez ere eguerdi partean. Gustura daude aurtengo leku-aldaketak izan duen arrakastarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak