Haizeak, euriak eta punturik gorenetan elurrak, ez du eragozpen aipagarririk eragin oraingoz. Udaltzaingoaren arabera, Arrasaten ez da ezer aipagarririk pasa, Bergaran zuhaitz txiki batzuk bota ditu haizeteak eta Oñatin 07:00etatik aurrera udaltzainek ez dute inongo arazoren berri izan: "Elurra egin du punturik gorenetan eta baita txingorra ere, baina guk dakigula ez da ezer aipagarririk gertatu", adierazi dute. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du uneon bizi den egoera dela eta meteorologi iragarpenak kontuan izanda, Euskadiko Babes Zibilako Plana -LABI- bertan behera utzi duela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.