Enpresako Gabon afarian egindakoaz damutzen dira langileen %40

Leire Kortabarria 2011ko abenduaren 16a

Enpresako Gabonetako afarian jokatu duen moduaz damutu egiten dira langileen %40. Horixe ondorioztatu du Monster enpresak, hainbat herrialdeko 4.000 langile inkestatu ondoren. Hori ez gertatzeko, Monsterrek zenbait gomendio egiten ditu: alkohola neurriz edatea eta lankideekin eta nagusiekin "kontaktuak egiteko eta sozializatzeko" aprobetxatzea afari horiek.

Monster enplegu atari ezagunak Gabonetako enpresako afariaren eragina aztertu du eta galdetutako langileen ia erdiek erantzun dute afari horretan egin edo esan dutenaz damutzen direla. Monsterren esanetan, ia gehienetan alkohola neurriz kanpo edatearen ondorioz gertatu dira jokabide horiek.

Beste emaitza batzuk hauek dira: zenbait egunetan lotsatuta egon dira inkestatutako langileen %13, eta "jokabide zalantzagarria" izan dutela, baina ez zuela "eraginik izan" aitortu dute beste %14k.

Hala ere, beste %5ek esan duenez, afarian izandako jokabide zalantzagarri horrek "bizitza profesionalean modu zuzenean eragin" diezaieke, eta kasu batzuetan langilea kalean geratu da horregatik.

Aukera moduan hartu

Hori galarazteko, Monster enpresako marketin zuzendari Veronica Milok gomendio hauek ematen ditu: "Enpresako afariak oso aukera ona dira taldearen morala jasotzeko eta lankidetasuna sustatzeko, baina ohiko jokaera profesionalaren kodeak jarraitu behar dira".

Beste gomendio batzuk hauek dira:

  • Kontuz alkoholarekin… eta sare sozialekin. Kontuz ere beste batzuk agertzen diren argazkiak euren baimen barik Flickerren edo Facebook-en argitaratzearekin: ondorioak izan ditzake.
  • Egokitu janzkera afariaren girora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak