Belceblues taldeak disko berria aurkeztuko du Aretxabaletan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 16a

Bergarako hirukoteak bigarren lana argitaratu berri du. Datorren egubakoitzean, hilak 23, egingo dute disko berriaren aurkezpen ofiziala Bergarako Galway's Irish Pub tabernan. Aurrestreinaldia, baina, gaur izango da, Aretxabaletako Akorde tabernan, 22:30ean.

Bergararren diskografian bigarren lana da Diabulus in musika. 2008an argitaratu zuten lehenengo diskoa: Infer. Danbaka musika lehiaketako finala jokatu ostean egin zuten lan hura.

Disko berrian hainbat lagunen kolaborazioak izan dituzte: Aitor Gorosabel gitarra eta ahotsarekin pare bat kantuetan; Jon Gurrutxagak ahotsarekin lagundu du; Israel Santamariak teklatuak jo ditu; eta, Enrike Txurruka bergararrak pianoa.

Satan Ass haize taldea

Ibon Larrañaga, Asier Elortza eta Oihan Vega dira taldekideak. Zuzenekoetan, baina, lan kontuak tarteko Oihan Vegaren ordez Guille Sanz madrildarrak jotzen du bateria. Gainera, zuzenekoetan izaten duten bezala Satan Ass haize taldearen laguntza izan dute hainbat abestietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak