Domekan itzuliko da ziklo-krosa Oñatira

Xabier Urtzelai 2011ko abenduaren 15a

Iazko arrakasta ikusita aurten ere Aloña Mendiko ziklismo ordezkariak animatu egin dira ziklo-kros lasterketa antolatzera. Aurten, gainera, bazen beste motibo bat, herriko txirrindulariz osatutako taldea –Arrikrutz Aloña Mendi– Euskal Herriko lasterketetan parte hartzen dabilela, alegia.

Iazko zirkuituarekin alderatuta hainbat aldaketa egin dituzte, nahiz eta paraje berean izango den, San Martinen. Eta aurten, gainera, kadete (10:00) gazte (11:00) eta beteranoekin batera (13:15) senior mailako eta 23 urtez azpikoak (12:15) ere lehiatuko dira. Oñatik 10 ordezkari izango ditu, baina ibarreko gainontzeko herrietako ziklista gehiago izango dira.

Oñatiko ziklistak:

Kadete mailan: Iker Alberdi, Xabier Aiastui eta Julen Unerez. Emakumezkotan, Maider Usandizaga.

Gazte mailan: Iker Arkauz.

23 urtez azpikoetan: Aitor Umerez, Iker Mugartza.

Master 30 kategorian: Iñaki Pelayo.

Master 40 kategorian: Iñaki Barrena eta ROberto Zugasti.

Horiekin batera ibarreko beste ziklista batzuk ere egongo dira lasterketan. Konfirmatuta dago Mugarri Jay taldeko Iker Eskibel, Alex Aranburu eta Jon Ander Kortabarria ere lasterketan egongo direla.

Zigor Uraini saria

Horrekin batera, Dorletako Amako ziklista Zigor Urainek saria jasoko du Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren partetik, BTT Zentroak Euskadi-Marathon sarian elite mailan bigarren sailkatu delako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak