Uribe-Etxeberriak 25 urteotako historia eta une garrantzitsuenak gogora ekarri zituen eta Aldekoak Ideko-Ik4 erakundearen garrantzia nabarmendu zuen, bereziki, nazioarte mailako berrikuntzari dagokionez egin duen lanagatik. Lehendakariak, azkenik, azpimarratu zuen Ideko-Ik4 bezalako erakundeen garrantzia, euskal enpresarekin konprometituak daudelako eta euskal industria ehuna garatzeko eta handitzeko beharrezkoa delako.
Ideko-Ik4 da zentro teknologiko bat fabrikazio produkzio industrialean espezializatua. Ikerkuntza, berrikuntza eta garapena ditu helburu, betiere, enpresen zerbitzura jarriz eta mundu globalizatu honetan enpresak lehiakorrago egiten lagunduz.
Datu batzuk:
- Ideko-Ik4 erakundeak 8 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu azkeneko 6 urteotan instalazioetan eta ekipamenduetan.
- Produkzioko Injinerutzaren Nazioarteko Akademiako euskal ordezkari bakarra da; Espainian ez da halakorik erakunde horretan.
- Une honetan, 110 lagun ari dira lanean zentroan.
- Gaur egun Europa mailako 10 proiektutan dabiltza lanean eta horietatik bost Ideko-Ik4 erakundeak gidatzen ditu.
- 25 urteotan, Europa mailako 40 proiektutik goratan hartu dute parte.
- Jardueraren %60 enpresara bideratuta dago.