Hilaren 28an, Inuzente egunean egingo dute Debagoieneko Tobera herri antzezpena. Bada, antzezpenerako sarrerak salgai daude interneten eta Arrasate eta Bergaran astelehenean jarriko dituzte salgai, hilaren 19an. Arrasaten Kajoi tabernan eta Ttukun fotokopia dendan egongo dira salgai eta Bergaran Gracian mertzerian eta Bule tabernan. Sarrerak 7 eurotan jarri dituzte eta antolatzaileek esan digute 600 sarrera atera dituztela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.