"Euskadiko Kutxaren eta Kutxa Banken arteko harremanei buruzko berria argitaratu du gaur komunikazio-talde batek. Informazio horretan beste finantza-entitate batzuk ere aipatzen dira. Orobat, harreman horien helburu eta ondorioen inguruko iritziak ere jasotzen dira. Euskadiko Kutxak argi eta garbi adierazi nahi du horrelako harremanik ez dagoela, ezta inolako lankidetza-hitzarmenik ere, eta, hortaz, argitaratutako berri hori erabat gezurrezkoa dela". Horixe jakinarazi du Euskadiko Kutxak prentsa ohar baten bidez.
Mondragon taldeko kreditu entitateak esan du "bere proiektu kooperatibo propioari eutsiko" diola aurrerantzean ere, eta "bere kudeaketa-ratioei esker, etortzear dagoen finantza-agertoki berriari begira finkatu dituen erronka estrategikoei aurre egingo die", gaineratu du.