Erretiratuen abesbatzak Oñatin elkartuko dira

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 14a

Gipuzkoako erretiratuen elkarteetako batzordeaj proposatuta erretiratuen abesbatzen topaketa egingo dute gaur, eguaztena, eta bihar parrokian. 16 abesbatza eta 500 kantari elkartuko dira. Emanaldiak egingo dituzte 16:30ean. TOpaketan parte hartuko dute Oñatiko, Bergarako eta Aretxabaletako erretiratuen abesbatzek.

Gipuzkoako Erretiratuen Abesbatzen 12. topaketa bi egunetan egingo dute, eta bakoitzean zortzi abesbatza arituko dira. Gaur, Eibar, Lasarte-Oria, Bergara, Donostia, Beasain, Hondarribia, Legazpi eta Aretxabaletako abesbatzek abestuko dute; eta bihar, Olaberria, Trintxerpe, Mutriku, Urretxu-Zumarraga, Lezo, Añorga, Ordizia eta Oñatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak