Bertan salatu zuen euskal presoei aplikatzen zaien kartzela politika “salbuespenezkoa” dela eta estatuek “gatazka politikorako baldintzatze-tresna gisa” erabili izan dutela. LAB sindikatuaren esanetan, estatuei dagokie urratsak egitea orain, baina denon erantzukizuna da horiek eginaraztea. Espetxe politika aldatzea eta euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzen du eta aldarrikapen horren bozgorailu bihurtu gura ditu lantegiak. Sindikatuak bat egiten du urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio deialdiarekin.
Sindikatuei gazte eragile eta elkarteek hartu die erreleboa gaur, martitzena.