Kultura bonuak salgai daude dagoeneko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 13a

Hirugarren urtez, Jaurlaritzako Kultura Sailak kultur ondasunen kontsumoa sustatzeko kultur bonuak atera ditu. 25 euroko kostua eta 40 euroko balioa izango duten 44.000 bonuak BBKn, Kutxan eta Vitalen erosi ahal izango dira. Bonuak 2012ko urtarrilaren 5era arte erosi ahal izango dira eta erabiltzeko epea, ostera, 2012ko urtarrilaren 20ra artekoa izango da.

Liburuak eta diskoak erosteko, zinemara eta zuzeneko ikuskizunetara joateko eta museoetako sarrerak erosteko balioko dute bonuek.

Gurean non erabil daitezke?

Kultura bonuak hainbat denda edo jaialditan erabil daitezke. Gurean, hauek dira kanpainara atxiki diren dendak: Arrasaten, Erdiko kaleko Elkar denda eta Jon Arriaran liburudenda; Bergaran Elkar dendak, eta Zangitu estankoa; Oñatin, Altuna estankoa, Ibarrondo liburudenda eta San Lorentzoko Soto Herrera liburudenda; eta, Elgetako Espaloia kafe antzokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak