Amaiurrek talde parlamentarioa izango du Espainiako Kongresuan

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 13a

Amaiur koalizioak Espainiako Kongresuan talde parlamentarioa edukiko duela argitaratu du Elpais.es-ek gaur goizean, eta koalizioak berak ere esan du talde propioa eduki ahal izango duela.

Zazpi diputatu dauzkanez, taldea izateko gutxieneko diputatu kopurua badu, baina ez du betetzen aurkeztutako lurralde guztietan botoen %15en babesa exijitzen duen baldintza, Nafarroan ez baita horretara iristen (%14,86). Hala, Amaiurrek esan du hasieran sei diputaturekin osatu ahal izango duela taldea: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako seiekin. Geroago batuko litzateke Nafarroakoa —Sabino Cuadra—, berak eskatuta; araudiak hori ahalbidetzen du.

Informazio gehiago Argia.com-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak