Indarkeria matxistaren aurkako Zinemaldi soziala hasi da

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 13a

Atzo eman zitzaion hasiera Zinemaldi sozialari, Eskoriatzan. Gaur, ostera, 20:30ean, Arrasateko Amaia Antzokian ¿Por qué son importantes las mujeres?, El cuerpo de las mujeres eta Pantojismos eskainiko dituzte. Bigarren urtez antolatu dute Zinemaldi soziala, Mugarik Gabe eta Elkarhezitzen Gobernuz Kanpoko Erakundeek. Aurtengoa indarkeria matxisten aurkakoa izango da. Arrasaten, Bergaran eta Eskoriatzan emango dira filmak.

Film eta dokumental desberdinen bitartez erakutsi nahi dute, indarkeria matxista ez dela bakarrik bikotekideen artean ematen dena; hala, indarkeria sinbolikoa, estrukturala eta ekonomikoa ere hor daudela gogorarazi nahi dute. Arrasaten, Eskoriatzan eta Bergaran ikusi ahalko dira filmak.

Egitaraua

Arrasate

  • Abenduak 13: 20:30. Amaia Antzokia. ¿Por qué son importantes las mujeres? + El cuerpo de las mujeres + Pantojismos.
  • Abenduak 16: 22:00. Gaztetxea. Propiedad privada + Hechos son amores + eztabaida.
  • Abenduak 19: 19:00. Kulturate. Hitzaldia: Los mitos del amor romantico. Hizlaria: Coral Herrera.
  • Abenduak 21: 19:00. Kulturate. 20 años + Martxan + eztabaida.
  • Abenduak 23: 22:00. Gaztetxea. Antzerki-foruma, Yokerendan taldearekin.

Eskoriatza

  • Abenduak 20: 18:30. HUHEZI: Hitzaldia: Los mitos del amor romantico. Hizlaria: Coral Herrera.

Bergara

  • Abenduak 14: 20:30. Zabalotegin. 20 años + Martxan + eztabaida.
  • Abenduak 21: 20:30. Zabalotegin. ¿Por qué son importantes las mujeres? + El cuerpo de las mujeres + Pantojismos.

Oharra: Proiekzioen aurretik IV. Spot sozialen lehiaketako spot-ak ikusi ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak