Hushe ibarreko 350 haur eskolaratzeko kanpaina abian da

Maider Arregi 2011ko abenduaren 12a

Pakistango Hushe ibarreko 350 haur eskolarizatzeko kanpaina jarri du abian Felix Baltistan Fundazioak. Munawar English Public School da bertako eskola, eta bertako ikasleei urtebetez eskolara joateko aukera eman nahi die. Hala, Fundazioak 50 euroko bonoak kaleratu ditu 350 ikasle horiei laguntza emateko. Jarrain xehetasunak:

Munawar eskola Felix Baltistan Fundazioren zutabe garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, hezkuntza sistemaren hobekuntzan gogor dihardu lanean fundazioak. Aurten, Munawar English Public School-eko ikasleei urtebetez hezkuntza bermatu nahi dio.

Nola eskuratu bono bat?

  • Ondorengo kontuan dirua sartuz norberaren izen abizenak jarriz eta kontzeptuaren zatian telefonoa eta emaila jarriz (kanpainiari buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko da.) Kontu korrontea: 3035 0150 01 1500030050
  • educacion@felix-baltistan.org helbidera email bat bidaliz eta zurekin harremanetan jarriko da fundazioa
  • Bulegora deituta: 944 02 89 15

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak