Bilduk aurrekontuak aurrera aterako ditu EAJren babesarekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 13a

Gipuzkoako Bilduk eta EAJk akordioa itxi dute 2012ko Foru aurrekontuak aurrera ateratzeko. Atzo itxi zuten akordioa. Hiri hondakinak erretzeko Zubietako errauskailua izan da akordioaren punturik zailena. Baina irtenbidea adostu dute. Horrekin batera krisiari aurre egiteko neurriak ere bai. EAJk, Bilduren Foru aurrekontuen aurka aurkeztu zuen osoko zuzenketa atzera bota du gaur.

Batzar Nagusietan hondakinen gaineko eztabaida eta hausnarketa egingo dute ondorengo sei hilabeteotan. Horrekin batera, Bilduk ez du oztopatuko orain arte aurreikusi eta onartu diren azpiegiturak. Hala esan du Markel Olano EAJren bozeramaile eta ahaldun nagusi ohiak.

Akordioa atzo itxi zuten EAJk eta Bilduk eta, hala, Batzar Nagusietan osoko zuzenketak bozkatzeko saioan, EAJk atzera bota du Bilduren aurrekontuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Sozialistek eta PPkoek eurek aurkeztu zituzten osokoei eutsi diete.

Aurrekontuak abenduaren 22an bozkatuko dituzte.

Errauskalilua oztopo nagusia

Errauskailua izan da akordioa lortzeko oztoporik nagusiena negoziazioan. Baina lortu dute adostasuna: Batzar Nagusietan datozen sei hilabeteetan ez dute erabakirik hartuko, hondakinen gaineko hausnarketa egingo dute, eta, aldi horretan Bilduk ez du oztopatuko orain arte aurreikusi eta onartu diren azpiegiturak.

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa gaur batzartuko da.

Markel Olano EAJko bozeramaileak esan du "gustura" daudela, "Gipuzkoari ekarpena" egin diotelako. Martin Garitano ahaldun nagusia ere pozik agertu da, eta beste eragileei "une zail hauetan arduraz" jokatzeko eskatu die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak