Bi hilabete horietan, guztira jakiak ez diren 57 produktu kendu dituzte merkatutik; beraz, horietatik %61,4 izan dira adingabeentzako artikuluak. Zerrenda hori Espainiako Kontsumoko Institutuaren weborrian dago ikusgai: www.consumo-inc.es.
Segurtasunerako datuak
Horrenbestez, EKA-k segurtasuna bermatzerako, jostailuak erosterako orduan kontuan izateko zenbait datu ematen ditu: segurtasun arloan jostailuei eskatu beharreko berme txikiena ziurtatzeko CE marka dago. Bestalde, jostailuaren etiketan haren arrisku mailari buruzko oharra azaldu behar da, eta baita istripua izanez gero jarraitu beharreko lehen sorospen mailako neurriak zeintzuk diren. Horretaz gain, erabilera eta mantenuari buruzko argibideak ere agertu behar dira eta argi azaldu: produktuaren izena, ekoizlearena, inportatzailearena eta gomendatutako erabilpen-adina.
Erabilerarako aholkuak
Jostailuen erabileran eta mantenuan arriskuak ekiditeko aholkuak ere ematen ditu EKA-k, besteak beste: argibideak arretaz irakurri behar dira eta fabrikatzailearen gomendioak jarraitu muntaia egiterakoan; ez utzi umeen eskura pilak eta ordezko piezarik; jostailuak garbi eta egoera onean mantendu; eta arreta berezia jarri euren itxuragatik jostailuak diruditen, baina ez diren gailuekin (giltzatakoak, pizgailuak...).
Gogoratzen dute jostailu baten segurtasuna ez dela oinarritzen adinean bakarrik; kontuan izan behar direla haurraren izaera eta heldutasuna. Gomendatzen dute sormena eta baloreak sustatzen dituzten jostailuak oparitzea; eta erabat baztertzea jostailu eta joko sexista, arrazista eta bortitzak.