Eragiketen Zuzendaritzako Masterra MUren eskutik

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 9a

Eragiketa, produkzio, kalitate, mantentze, eta logistika zuzendariak, industria-kudeaketaren arduradunak, eta ilgo bereko zuzendaritza postuak dituztenenako masterra da. Otsailean abiaraziko dute.

Bilboko Merkataritza Ganbarak eta Asenta Management Contsultants-ek lagunduta egingo dute, eta aitzindaria izango da Espainiar Estatuan.

Metodologia

Pertsonarengan aldaketa bat sorrarazteko helburua du, haren jarduera aldatzeko ikuspegi integrala emanez. Metodologia praktikoa erabiliko dute: lau lan-talde, eta master bukaeraerako banakako proiektua egingo dituzte. Horiei esker, profesionalek prestakuntza jasoko dute, eta enpresan egindako ezarpen errealen bidez ikasi ahal izango dute euren erakundeen prosezuak hobetzen.

Behar estrategikoak

Masterrrak lehia-inguru berrietako industria-kudeaketaren ikuspegi integrala eskainiko dien parte-hartzaileei, eta erreferentziazko metodologia eta tresna berritzaileetan trebatuko dira. Baina, batez ere, enpresaren behar estrategikoetara egokitutako industria-kudeaketako eredua diseinatzeko gaitasunak garatzea du helburu, enpresak eraldatu eta emaitzako lortzera bideratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak