Jardunaldiak irekiak dira eta antolatzaileek interesa duten herritar guztiak gonbidatu gura dituzte. gainera, otorduak eta lo bertan egiteko aukera badagoela gogoratu gura dute. Jarraian duzue egitaraua:
Abenduak 9
- 18:00: AHTren aurkako borroka: iragana eta etorkizuna delako hitzaldia egingo du Mikel Alvarezek.
- 22:00: Tortura Euskal Herrian, Torturaren Aurkako Taldearen dokumentala.
Abenduak 10
- 10:00: Auto-formazioa saioa: Zergatik FCC mankomunitatetik kanpora?
- 11:00: Gaur egun desobedientzia delako hitzaldia Enrique Lopezen eskutik.
- 16:30: Mahaingurua: Gaztetxeak aurrera!
- 19:00: Gazteen borroka eta borrokatzeko modua delako eztabaida
- 22:00: Kontzertua. Ez! eta Garraxi taldeek
Abenduak 11
- 11:00: Irteera Balbe baserrira
- 17:00: Zeinek erre nahi ditu hondakinak? izeneko hitzaldia Mikel Peruarenarekin.