Gainera, Elgetako Intxortako ibilbide tematikoak ezagutzeko irteera hilaren 18an. Izena aldez aurretik eman behar da derrigorrez (943 79 64 63).
Jardunaldi gastronomikoak
Bisita turistikoez gain, beste eskaintza batzuk ere baditu Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak. Arrasaten paintball (www.arrasatepaintball.com) eta segway ibilbideak (www.en-medio.com) egiteko aukera izango dute turistek.
Azkenik, Debagoieneko IX. jardunaldi gastronomikoen baitan, bisita gidatu bereziak egingo dute. Gomiztegi baserria eta artzain txakurren erakustaldia delako bisita egingo dute 11n; eta Iturriko gatza mahaian gozo delakoa, gainerako egunetan.