Eroso egoteko nahikoa dira 20ºC, eta 3 eta 5 gradu artean gutxiago logelan, IDAE Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeak dioenez.
Gomendio errazak
Legeak hala agindu ez arren, komeni da galdara urtero ikuskatzea, horretarako zertifikatuta dagoen enpresa baten bidez. Garra urdin kolorekoa izan behar da.
Berogailu guztiak purgatu egin behar dira, hau da, airea atera. Oso erraza da, eta ezinbestekoa sistemak modu homogeneoan berotu dezan.
Bestalde, izozteko arriskua duten hodiak zeharo drainatu behar dira. Ur-hari batekin utz daitezke txorrotak, ura hodietan gelditu eta izoztu ez dadin.
Euria etxean sar ez dadin, aurreikusi egin behar da benetako eguraldi zakarra. Hura ailegatu aurretik, sabaia eta paretak ondo dauden ikustea komeni da.
Beroaren %80k ateetatik eta leihoetatik egiten du ihes. Panel termikoak eta juntura isolatzaileak ipintzeak asko laguntzen du hori txikitzen.
Gainera, berogailuak leihoen oinetan ipintzeak aire bero gortina bat sortzen du.