Oinarrizkoena neurriz kontsumitzea da, eta ez edukitzea argiok gau eta egun piztuta. Etxetik irteterakoan entxufea ateratzea komeni da. Komertzioen kasuan, argi-programatzaileak oso ondo datoz.

Girlandarekin konbinatu
Gela asko apaindu behar badira, bestelako apaingarriekin konbinatu daitezke argiok: girlanda, purpurina edo argiarekin ondo joaten diren beste apaingarri mota batzuk.
Sarea larregi ez berotzeko, entxufe onak erabili. Ez konektatu argi asko gailu bakar batera.
Horrez gain, ahal dela, kontsumo txikiko edo LED teknologiadun bonbillak erabiltzea komeni da.
Bukatzeko, apaingarriak behar diren egunetan eduki, ez gutxiago, baina ezta gehiago ere.