Jostailu israeldarrak ez erosteko deia egin du Askapenak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 6a

Gabon hauetan, jostailu israeldarrei boikota egitera deitu dute Askapenak eta Euskal Herria Palestina sareak. Izan ere, krisiak krisi, izango da aurten ere zer erosia Gabonetan eta ez dira gutxi izango umeei jostailuak erostearen hautua egingo dutenak. Horregatik, "boikotarekin bat eginez", jostailu israeldarren "aurkako egitasmoan parte hartzera" gonbidatzen dituzte herritarrak Askapenakoek eta Euskal Herria Palestina sarekoek. Zela?

Boikotaren bultzagileek diote jostailu dendetan, Made in israel (729 barra kodea) jostailuak non nahi topa daitezkeela, batez ere, adin txikikoen eta umeen apaletan. Eta horiek ez erostera animatzen dute. "Erosketa arduratsu baten bidez sionisten botere ekonomikoa kolpatu nahi da, isolamendura bultzatuz, agintariak pausuak ematera behartuz" diote.

Jolasteko eskubidea "guztiona den heinean, gure jolasek ez dezatela besteen jolasik zapuztu. Ez dezagun jolastu palestinarren zapalkuntzarekin. Joka dezagun arduraz!" amaitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak