Zainketa eta predentziorako kontrol gehiago gure errepideetan

Edu Mendibil 2011ko abenduaren 5a

Ertzaintzak bigarren mailako errepidetan kontrolak areagoko ditu aste honetarako, abenduko zubian errepide-zirkulazioak goraka egitea espero baita.

Barne Sailaren datuen arabera, aurten errepidean hildakoen %80 bigarren mailako errepidetan izan da. Ertzaintzako komisariek eta Trafiko Lurralde Unitateek jarriko dituzte abian aipatutako kontrolak. Debagoiena zeharkatzen duen GI-627 errepidea izango da, hain zuzen, kontrol gehiago jasango dituen bideetako bat. EAEko errepideetan prebentzioa eta zainketa. Ezbehar-kopuruak behera egin du azken urteotan eta tendentzia horri eutsi nahi diote Barne Saileko arduradunek. Gidariei kontu handiz ibiltzeko eta arreta handiz gidatzeko eskatu die Ertzaintzak; gidarien hutsegiteak zaintzen arreta berezia jarriko dute. Egubakoitzean hasi ziren errefortzuekin Ertzaintzako agenteak.

33 hildako
Azken zortzi hilabeteotan 3.027 izan dira bigarren mailako errepideetan gertatutako istripuak. Horien ondorioz, 33 hildako eta 1.449 zauritu izan dira. Esandako moduan, hildakoen %80 EAEko bigarren mailako errepideetan izan dira. Datu horrek gehiengoaren pertzepzioa ezeztatzen du, alegia hildako gehienak errepide azkarretan izaten direla. Egunero erabiltzen ditugun errepide horietan izan dira hildako gehiago. Autobia edo autobideen aldean ezbehar kopuru handiagoa erakusten dute. Asteburutan gertatu dira hildako gehienak, 10.00-20:00 bitarteko tarte horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak