Euskadiko BPGaren %3,1 sortu zuen Mondragonek

Leire Kortabarria 2011ko abenduaren 5a

Eustatek 2010eko EAEko ekonomia osorako emandako datuak erreferentziatzat hartuta, Mondragon Korporazioak Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako Barne Produktu Gordin osoari emandako balio erantsia %3,1 izan zen, eta zifra hori %7,4ra igotzen da industri arloari begiratuz gero.

Datu horiek adierazten dute 2010ean Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako aberastasunaren 32
eurotik 1 euro Mondragonek egindako jardueretatik etorri zela, eta proportzio hori 14tik 1ekoa da
konparazioa industriara mugatzen bada.

Korporazioak jakinarazi duenez, Mondragonek EAEn eta Nafarroan sortutako 2.038 milioi euroko Balio Erantsitik 1.301 milioi Langile Gastuetara bideratu ziren, kooperatibetako eta enpresa elkartuetako bazkideen eta langileen etxeko ekonomietara zuzenduta. "Horrek ondorio mesedegarriak ekarri zituen bi erkidego autonomoetako kontsumoaren eta aurrezkiaren gainean", baloratzen du Mondragon Taldeak.

Industria inbertsioen %11,8

Industri inbertsioei dagokienez, 2009ko ekitaldiari buruz Eustatek egindako azken Industria
Inkestaren azken edizioari jarraituz, Korporazioko industri arloak urte horretan inbertitutako 208
milioi euroak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako inbertsio industrial guztien %11,8 izan ziren.
Gipuzkoan, portzentaje hori 2009an lurraldean egindako inbertsio industrial guztien %29,3 izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak