Mugarik Gabe eta Elkarhezitzen Gobernuz Kanpoko Erakundeek bat egin dute beste behin ere Debagoieneko Zinemaldi Soziala antolatzeko. Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta puri-purian dagoen gaia aukeratu dute: indarkeria matxistak. Hori horrela, nola ez, Arrasateko Udala eta Arrasate genero indarkeriaren kontrako Plataforma Mistoa ere bide-lagun izango dituzte. Indarkeria matxisten inguruan pluralean hitz egiten dute. Izan ere aldarrikatu nahi dute hilketatatik eta orokorrean indarkeria fisikotik haratago dauden eta horrenbeste ezagutzen ez diren indarkeria mota asko daudela.
Datuek horixe bera erakusten dute:
- Emakumeak munduko biztanleriaren erdia dira, baina dagoen diruaren hamarren baten jabe dira bakarrik eta ondasunen ehunen baten jabe.
- Euskal Autonomi Erkidegoan, pobrezia eta baztertze arriskuan dauden pertsonen %82,9 emakumeak dira, gizonak baina 4 aldiz gehiago.
Elkarhezitzen Gobernuz Kanpoko Erankudea oso pozik dago aurten jorratuko duten gaiarekin. Erronka garrantzitsua dela azaldu du Maitane Igartuak, Elkarhezitzeneko kideak. Zinemaldi Soziala abenduaren 13an hasi eta 23ean amaituko da eta Arrasate, Eskoriatza eta Bergaran ikusi ahalko dira film eta dokumentalak.
Antolatzaileek azpimarratu dute balio handiko lanak ikusteko aukera izango dela, lan asko egin ostean lortu dituztenak eta zinemetan edo Interneten ikusi ezin direnak.
Egitaraua
Arrasate
- Abenduak 13: 20:30. Amaia Antzokia. ¿Por qué son importantes las mujeres? + El cuerpo de las mujeres + Pantojismos.
- Abenduak 16: 22:00. Gaztetxea. Propiedad privada + Hechos son amores + eztabaida.
- Abenduak 19: 19:00. Kulturate. Hitzaldia: Los mitos del amor romantico. Hizlaria: Coral Herrera.
- Abenduak 21: 19:00. Kulturate. 20 años + Martxan + eztabaida.
- Abenduak 23: 22:00. Gaztetxea. Antzerki-foruma, Yokerendan taldearekin.
Eskoriatza
- Abenduak 12: 18:30. Ibarraundin. Propiedad privada + Hechos son amores + eztabaida.
- Abenduak 20: 18:30. HUHEZI: Hitzaldia: Los mitos del amor romantico. Hizlaria: Coral Herrera.
Bergara
- Abenduak 14: 20:30. Zabalotegin. 20 años + Martxan + eztabaida.
- Abenduak 21: 20:30. Zabalotegin. ¿Por qué son importantes las mujeres? + El cuerpo de las mujeres + Pantojismos.
Oharra: Proiekzioen aurretik IV. Spot sozialen lehiaketako spot-ak ikusi ahal izango dira.