Zerga erreformaren gaineko negoziazioa "bide onetik" doa

Leire Kortabarria 2011ko abenduaren 2a

Zerga erreformari buruzko negoziazioa dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du prozesua
bide onetik doala eta laster akordioa lortzea espero duela.

Foru Gobernuak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du "funtsezko adostasuna" dagoela bere proposamenaren gainean, eta "xehetasunak" bakarrik daudela lotzeko: "Foru Gobernuak, zerga sistema progresiboagoa eta ekitatiboagoa lortzeko bidean, oinarrizko proposamena egin zuen, eta bai PSE-EEk bai Aralarrek bat egin zuten proposamen harekin. Akordio hura da gaur egungo negoziazioaren oinarria". Behin betiko akordioa "datozen egunotan" egitea espero dute.

"Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio horren oinarria progresibitatea eta ekitatea izango direla
nabarmendu nahi du, horiexek baitira negoziazio honetan lehenetsi beharreko alderdiak", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak