Debagoienean ere, okerrera: 95 langabe gehiago daude

Leire Kortabarria 2011ko abenduaren 2a

Azaroak langabezia datu txarragoa utzi du Debagoienean: urrian baino 95 lagun gehiago daude Lanbiden izena emanda, guztira 2.968 pertsona. Langabezia tasa %9,58 da (urrian %9,27 izan zen). Gainera, urtean zehar ez bezala, azaroan Debagoieneko herri guztietan handitu da langabe kopurua.

Herriz herri, hauek dira azaroko datuak, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak emanda:

  • Antzuola: 81 langabe (+4), %8,90 (+%0,44)
  • Aretxabaleta: 280 langabe (+5), %8,68 (+%0,16)
  • Arrasate: 1.283 langabe (+15), %11,09 (+%0,13)
  • Bergara: 739 langabe (+23), %10,30 (+%0,32)
  • Elgeta: 40 langabe (+9), %8,13 (+%1,83)
  • Eskoriatza: 213 langabe (+26), %10,25 (+%1,26)
  • Leintz Gatzaga: 5 langabe (+1), %3,76 (+%0,75)
  • Oñati: 327 langabe (+12), %6,05 (+%0,22)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak