Abuztua ezkero, gero eta jende gehiagok eman du izena Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoan; Euskadin, Lanbideko bulegoetan.
Langabe gutxiago nekazaritzan bakarrik egon da (2.571 langabe gutxiago, -%1,6). Batez ere, zerbitzuetan handitu da langabezia: 48.788 langabe gehiago izan du sektoreak azaroan (+%1,9). Gehien okertu den bigarren sektorea eraikuntza izan zen (5.769 langabe gehiago, +%0,7); aurretik enplegatu bakoak (4.161 langabe gehiago, +%1) eta industria (3.389 langabe gehiago, +%0,7).