Saria emateko, proiektu guztien maila tekniko altua kontuan izanik, euskararen kalitatea izan du epaimahaiak kontuan. Aukeratua, azkenean, Izaskun del Portilloren Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean izeneko lana da, psikopedagogia alorrekoa.
Epaimahaia Mondragon Unibertsitatetik Joxe Arantzabal, Arantza Ozaeta, Aitor Lizartza, Rafa Altuna, Xabier Arrasate eta Pedro Urteagak eta Mondragon Korporaziotik Mikel Lezamizek osatu dute. Gaur, eguena, eman diote saria irabazleari, HUHEZIko fakultatean.