PSE-EEk ezustean jakinarazi ditu Gipuzkoako PFEZ aldatzeko bere proposamenak. Erdibide bat hartu du Gipuzkoan Bilduk, batetik, eta Araban PPk eta Bizkaian EAJk, bestetik, defendatzen dituzten tesien artean. Hala, Gipuzkoako Gobernu Batzordeak PFEZaren tipo handiena %50ekoa izatea adostu du; Bizkaian eta Araban, gaur egun bezala geratuko da, %45ean; bada, PSE-EEk %47a proposatzen du.
Orain, azkar mugitu beharko da Foru Gobernua. Izan ere, abenduaren 12an eztabaidatuko dira Bilduren testuaren gainean aurkezten diren emendakinak, eta abenduaren 23an bozkatuko dute proposamena.