Euskaran 'bikaina' jaso dute Arrasateko Udalak, Coprecik eta Elayk

Jon Berezibar 2011ko abenduaren 1a

Ebaluzazio irizpide zorrotzak gaindituta, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketan bikaintasuna aitortu zieten atzo Arrasateko Udalari, Aretxabaletako Copreci kooperatibari eta Antzuolako Elay enpresari (bigarren urtez). Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Jaurlaritzak banatzen du urtero eta atzo jaso zuten bi erakundeek Guggenheim museoan beste 17 erakunderekin batera.

Ziurtagiria eskuratzeko hautaketara boluntarioki aurkezten dira enpresa eta erakundeak eta Euskalitek ezartzen duen ebaluazio prozesu zorrotzari aurre egin behar izaten diote. 2008an ekin ziotenetik, 93 enpresa eta erakunderi errekonozitu zaie honezkero meritua. Lurdes Auzmendi, Kultura Sailburuak, atzo nabarmendu zuen "lan munduak funtzio garrantzitsua" duela "euskararen normalizazioan" eta euskarak "balio erantsia" ematen diola enpresari.

Hona, aurtengo saridunak:

Urrezkoak

  • Arrasateko Udala, Bermeoko Udala, Birzikla (Gipuzkoa), P.M. Urruzuno S. Coop. (Elgoibarko ikastola), Elay SL (Antzuola, 2008an ere jaso zuen ).

Zilarrezkoak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF (Gipuzkoa), Copreci Kooperatiba (Gipuzkoa), Ilarki Elkargoa (Gipuzkoa), Kursaal Elkargunea (Gipuzkoa), Mendaroko Ospitalea (Gipuzkoa), TSST Tranvía San Sebastián Tolosa (Gipuzkoa).

Oinarrizkoak

  • Gipuzkoako Emergentziak UTE (Gipuzkoa), Ortzadar SL (Bizkaia), Zumarragako Ospitalea (Gipuzkoa), Osakidetza Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea (Gipuzkoa), Cavsa (Bizkaia), Encartaciones SA (Bizkaia), Galdakaoko Ospitalea (Bizkaia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak