Etxebiderekiko tramite guztiak internetez egin daitezke orain

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 29a

Hemendik aurrera, modu telematikoan egin daitezke Etxebideko norbere espedienteko aldaketa guztiak.

On-line tramiteak egiteko prozedurak berritu egin ditu Etxebidek, etxebizitza-eskariarekin lotutako eginbeharrak errazago egin ahal izateko.

Etxebizitza eskatzaileen erregistroan alta emateko eskariaren izapidetze osoa bide telematikoz egiteko aukera ematen du Etxebidek 2011ko ekaina geroztik. Hemendik aurrera, espediente horrekin lotutako aldaketak ere egin ahal izango dira ordenagailu bidez, paperak edota fotokopiak postaz bidali gabe.

Etxebizitza eskarian aldaketak on-line izapidetzeko, sarbiderako pasahitza eskatzea besterik ez da behar.. Horretarako, eguneratuta edukiko beharko dira espedientean agertzen diren harremanetarako datuak, posta elektronikoa adierazita eta Etxebiderekin harremanetarako lehentasunezko bide legez posta elektronikoa hautatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak