KPIaren aurtengo seigarren murrizketa da honakoa, krisia luzatzen dabilen isla. Urrian %3an geratu zen KPIa, eta Espainiako Estatistika Erakundeak iragartzen du %2,9 izango dela azarokoa.
Erakunde horren arabera, batik bat botiken prezioak txikitu izanak eragin du murrizketa; baita erregaien eta lubrikatzaileen prezioak ere.
KPI harmonizatua ere txikitu egingo da azaroan, eta hura ere %2,9koa izango da, estatistika erakundeak dioenez. Indize hori Europako KPIak konparatzeko erabiltzen da.
Azaroko KPIa erabiltzen da betidanik pentsioak zenbat handituko diren kalkulatzeko. 2011 salbuespena izan zen: Espainiako Gobernuaren zuhurtasun planaren barruan, bakarrik gutxieneko pentsioak kalkulatzeko erabili zen datu hori.