Hemendik eta Gabonen atarira arte, honako ekintzak antolatu dituzte:
Abenduak 3: Bidezko merkataritzako produktuen dastatzea, Arrasateko Hiper Eroskin. Ordutegia: 10:00-20:00 Antolatzailea: Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundea.
Egun berean, Euskadiko Arte Martzialen Gala izango da Uarkapen, bidezko merkataritzaren alde. (12:00-14:00), Arrasate Aikido Taldeak antolatuta.
Abenduak 17: Elkar Hezi ikastetxearen Azoka Solidarioa Oñatin. Ordutegia: 10:00-14:00.
Egun berean, Aretxabaletan, bidezko merkataritza azoka, Udaletxe zaharrean. Ordutegia: 10:00-14:00. Umeendako tailerrak ere egingo dituzte.
Abenduak 22: Arrasateko Santo Tomas ferian Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak bidezko merkataritzako postua jarriko du.
Horrez gain, kontsumo arduratsua egiteko gomendio batzuk ematen ditu Harremanek:
- Bidezko merkataritzan erosi.
- Kontsumitu janari freskoak. Eta ahal dela, ekologikoak eta sasoian sasoiko produktuak. Ikusi errezeta hauek.
- Ez erosi badaezpadako baldintzetan egindako arroparik.
- Zaindu beti inguru naturala. Jaso zeure zakarra eta ez jarri arriskuan hemengo flora eta fauna
- Ibili oinez, erabili bizikleta eta garraio publikoa. Autoa partekatu, ahal duzun guztietan.
- Aparailu elektrikoak eta kargagailuak guztiz itzali.
- Kontsumitzaile gisa, norbere eroste-ahalmena arduraz erabili.
- Zure lan inguruan eta administrazioan Bidezko Merkataritzako produktuak sartzeko eskatu (Gabonetako oparitan, opari instituzionaletan, catering-etan, kafe makinetan…)
- Bidezko Merkataritzako erakunderen batean parte hartu
- Bidezko Merkaritzako kanpainetan parte hartu