Harrera familiak behar ditu Diputazioak

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 28a

 15 familia behar dituzte 7-12 urte arteko umeak hartzeko. Egun, 241 familiak 310 haur eta nerabe dituzte hartuta. Ia erdiak loturaren bat du adin txikikoekin; beste erdiak, aldiz, aurrez ez zuen inolako harremanik haurrekin.

Foru Aldundiaren Harrera Familien Programak jatorrizko familiatik banatu diren haurrei familia baten babesa eta maitasuna izateko aukera eskaintzen die. Familia batek hartuko zain, adin txikiko 69 neska-mutiko erakundearen jabetzako etxeetan daude, Foru Aldundiaren ardurapean.

Laguntza ekonomikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak etengabeko laguntza profesionala bermatzen du haurraren bizitzako alorretan ager daitezkeen gatazkak konpontzeko, jatorrizko familiarekin egiten diren bisitak barne. Harrera familia bakoitzak erreferentzia teknikari bat du. Era berean, Gizarte Politikako departamentuak zenbait laguntza ekonomiko eskaintzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak