Eguenean, abenduaren 1ean, Bilbon jokatuko dute Deustoren aurka eta zapatuan, abenduaren 3an, Elgoibarreko taldea hartuko dute Iturripen. Elgoibartarrak bigarren daude orain sailkapenean, Ford Mugarrik lider jarraitzen du: 10 partidu irabazi eta bakarra berdindu dute orain arte.
Bergarak Bilbon irabazi
Bergarak meritu handiko garaipena erdietsi zuen zapatuan Bilbon, Deustoren kantxan. 28-32 nagusitu ziten bergararrak. Sailkapenean 10. tokian dago Josetxo Muniategiren taldea. Hurrengo La Bacaladera Hondarribia taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Sailkapenaren erdialdean daude kostaldekoak.