Logroñotik eta Gasteiztik esku hutsi bueltatu dira Natra Aloña eta MU

Ander Monedero 2011ko azaroaren 28a

Natra Aloña Mendik eta Mondragon Unibertsitateak ezin izan zuten partidua irabazi. Oñatiarrek partidu hasiera ona egin zuten, baina ezin izan zuten emaitza mantendu. Arrasatearrek, berriz, ezin izan zuten Seky.es taldearen aurka ezer egin.

Natra Aloña Mendik partidu hasiera txukuna egin zuen Logroñoko Deportes Ferrer taldearen aurka. Lehenengo bi laurdenetan oñatiarrek defentsako lan ona egin zuten eta atsedenaldira markagailuan aurretik joatea lortu zuten.

Hirugarren laurdenean, berriz, Xabier Igartuaren mutilek oso gaizki jokatu zuten, defentsan akats asko egin zituzten eta erasoan ere ez ziren fin ibili. Azken laurdenean, hirugarrenean egindako akatsak konpontzen saiatu ziren, baina Logroñoko taldeak ondo eutsi zion emaitzari. Bukaeran 70-68 etxeko taldearentzat eta oñatiarrak burumakur etxera; garaipen garrantzitsu bat lortzeko aukera izan zuten, baina esku utzik bueltatu ziren.

MUk, berriz, ez zuen aukerarik izan Seky.es taldearen aurka. Lehenengo laurdenean, talde gasteiztarrak 25-13ko partziala egin zuen eta arrasatearrek ezin izan zuten partiduari buelta eman.
Bigarren laurdenean, MUko jokalariak gogotsu irten ziren eta markagailuko distantzia murriztea lortu zuten, baina talde gasteiztarrak lehenengo laurdenean lortu zuen abantaila handia murrizteko arrasatearrek gehiago egin behar zuten. Kontraerasoetan baloi asko galdu zituzten.

Partiduaren bigarren zatia bigarrena bukatu bezala hasi ziren eta markagailua berdintzeko gai izan ziren. Berdinketa lortu ostean, talde arrasatearrak falta asko egin zituen eta gasteiztarrek hori aprobetxatu zuten markagailuan aurre hartzeko.

Azken laurdenean, MUk intentsitatea galdu zuen eta 9 puntuko aldea lortu zuen. Bukaeran, 81-59 talde gasteiztarra nagusi.

Hurrengo jardunaldia, etxean

Datorren zapatuan, Natra Aloña Mendik Pas Pielagos talde kantabriarraren aurka jokatuko du Zubikoan.

MUk, berriz, ez du aste honetan partidurik jokatuko, atseden izango dute-eta. Hurrengo partidua, abenduaren 11n  Zarautzen jokatuko dute, Leihoak Zarautzen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak