Nau talde bergararrak bigarren saria eskuratu du Kantu Txapelketako finalean

Txomin Madina Milikua 2011ko azaroaren 28a

Bederatzi bakarlari, sei bikote eta bi talde ibili dira nor baino nor Donostiako Antzoki Zaharrean jokoan egon den XV. Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako Finalean. Nau talde bergararrak bigarren saria eskuratu du taldekako sailean. Bete debagoiendar batzuek ere hartu dute parte.

Bestalde, talde onena, Keiran (Alegia-Tolosakoak); bikote onena, Nora Salvador eta Marta Olea (Alegia-Tolosakoak eta Keiran taldeko partaideak); bakarlari onena, Jon Anza (Donostiakoa); eta sorkun-tza onena, Nora Salvador eta Marta Olearen 'Izana, dena, geroa'. Honela banatu ziren atzo Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketako txapelak. Irabazleok gonbidatuta daude datorren urteko Euskal Herriko Kantu Txapelketan parte hartzera.

Ikusmin handia piztu du gainera finalak, aretoa bete egin da-eta. Finalean parte-hartu duten debagoiendarren artean, Nau talde bergararrak bigarren saria eskuratu du taldekako sailean.

Alegiakoak onenak

Taldeka Bergarako Nau eta Alegiako Keiran aritu dira eta azken hauek izan dira irabazleak. Bigarren saria aldiz, bergararrendako izan da. Bikoteen mailan Arrasateko Maialen Arratibelek eta Eneritz Urrutiak hartu dute parte, baina Alegiako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu zaizkie.

Josu Zubia oñatiarra eta Sara Manzano bergararra bakarka lehiatu dira, baina saria Jon Antzarentzat izan da. Atzoko sailik handiena bakarlariena izan zen. Izan zen bitxikeriarik ere; adibidez, Josu Zubia oñatiarrak bere osaba poeta Gerardo Markuletaren poema bat abestu zuen, Ateak zeritzana.

Bigarren postuak, berriz, hauentzat izan ziren: taldeen arloan, Nau (Bergara); bikoteenean, Intza Unanue eta Olatz Lizaso (Orio); eta bakarlarien arloan, Lorea Intxaurrandieta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak