Arrakastaz aurkeztu da Tecnun-ek eta Fagor Automationek egindako jarleku bakarreko elektrikoa

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 25a

Donostiako Ingeniaritza Goi Eskolako (Tecnun) ikasleek jarleku bakarreko automobil elektrikoa aurkeztu zuten Montmelon, eta Fagor Automationen elkarlana izan dute.

Joan den hilabetean izan zen Formula Student unibertsitate-lehiaketa Montmelon, eta "guztiz elektrikoa den auto bat aurkezten duen lehen talde espainiarra izan da", esaten du Fagor Automationek. Mondragon taldeko kooperatibak proiektu horri laguntzeko bi motor eta lau erreguladore utzi ditu.

Ikasleek diseinatu eta egindako automobila

Aurten, Montmeloko topaketan 450 ikasle elkartu ziren 22 multzotan taldekatuta eta 7 herrialdekoak: Espainia (talde horretan zeuden Tecnun-eko ikasleak), Alemania, Italia, Errumania, Portugal, Suitza eta Txekiar Errepublika.

Arduradunek esan dute parte-hartzea "arrakastatsua" izan dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak