Debagoieneko sei lagunek –Bergarako bost eta Arrasateko bat– Madrilgo Auzitegi Nazionalean inputatu gisa deklaratzeko zitazioa jaso dute. Azkeneko Korrikan presoen argazkiekin korrika egitearren, terrorismoa goraipatzea akusaziopean bi urteko kartzela zigorra jaso dezakete.
Horren berri emateko, Bergaran herritar askoren babesarekin atzo iluntzean egindako prentsaurrekoan, inputatuek azaldu zuten salaketa Ertzaintzak egin duela: "Gure aurkako frogak Auzitegi Nazionalean aurkeztu zituen Ertzaintzak. Azaroaren 15ean Pablo Ruiz epaileak sakalketa trmitera onartu eta guri zitazioaren berri emteko agindu zion Ertzaintzari. Hala, pasa den asteburuan gure gurasoen etxeetara joan dira ertxainak gure bila ari zirela esanez. Gure senideei beldurra, haserrea eta ezinegona eragitea besterik ez dute lortu jarrera horrekin".
Etorkizuna koloretan
Hala, salatu zuten Ertzaintzak, haien arduradun politikoek eta Auzitegi Nazionalak "iraganera eraman" nahi gaituztela, "zuri-beltzeko argazkiarekin jarraitu nahi dutela: errepresioa, zigorrak...".
Eta gehitu zuten: "Euskal Herrian garai berriak bizi ditugu. Guk, euskaldun guztiek bezala, bestelako etorkizuna nahi dugu, koloretako etorkizuna. Eta koloretako etorkizun horretan euskal herritar guztien eskubideak errespetatuak izatea nahi dugu, baita preso politikoenak ere".
Etorkizuna elkartasunez eraikitzen dela ere nabarmendu zuten eta eurak elkartasuna "eskaini" baino ez dutela egin. Hala, "gure aurka egiten ari direna ez da sei lagunen aurkako prozesu judiziala, presoei elkartasuna adieraztea debekatu nahi dute", gehitu zuten. Hori horrela, datozen egunetan presoei elkartasuna adierazteko ekimenak antolatu dituzte.
Elkartasun ekimenak
Zzapatuan, 15 minutuko Elkartasun Antxintxika deitu dute Bergaran, 19:00etan, San Martin plazatik abiatuta. Herritarrek lekukoa eroango dute erreleboka, eta bukaeran mezua irakurriko dute Munibe plazan. Mokolo Eguna izanik Bergaran, antolatzialeekin elkarlanean egingo dute ekimen hori. Hala, jai giroan egingo dute. gainera, herritar guztiek parte hatzeko modua izango dela ere esan zuten, ume. heldu zein nagusiek, poliki-poliki egingo delako korrika.
Hilaren 28an, elkartasuna adierazteko osoko bilkura egingo da Bergaran. Eta hilaren 30ean, Madrilen deklaratuko duten egunean, elkarretaratzea egongo da plazan, 12:00etan eta Bergarako ikastetxeetan bi orduko geldialdiak ere deitu dituzte.