Asteleheneko Harmailatik saioa modu berezian hasi genuen, Oñatiko Ikastolatik etorritako neska-mutikoekin, Realaren ereserkia abesten –bisitan izan ziren astelehenean. Futbol kontuei, baina, Aloña Mendiren eta Mondraren arteko derbiaz (4-2) hasi genuen, eta emakumezkoen Realak eta Prainsak jokatutako partiduaz jarraitu. Saskibaloi laburpenak ere izan genituen, Natra Aloñaren porrota etxean, eta MUren garaipena Iturripen. Baita xake eta eskubaloi kontuak ere. Amaitzeko, Arrasate Errugbi Taldekoen irudiak, nahiz eta BeraBera taldearen kontra galdu, Irati Goitia lankideak irudi ederrak hartu zituen-eta. Hori guztia, ondorengo bideoan:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.