Gazte mailan podiuma lortu zuen ziklista oñatiarrak, gorputzaldi onean dagoela erakutsita. Caja Rural taldeko Pello Olaberria izan zen Arkauz baino azkarragoa, eta hirugarren sailkatu zen Arratiako Cristian Plagaro.
Elite mailan, berriz, hamar onenen artean sailkatu ziren Dorletako Amako Zigor Urain (zortzigarren) eta Iñigo Roldan (bederatzigarren). Eta azpimarratzekoa, baita ere, 23 urtez azpikoetan Aitor Umerezek (Arrikrutz Oñatiko Kobak) lortutako hamargarren postua. Kadete mailan, azkenik, laugarren sailkatu zen Iker Alberdi, eta hamaseigarren izan zen Xabier Aiastui.
Hurrengo hitzordua, berriz, Amezagan izango dute, datorren asteburuan. Emaitza guztiak, hemen.