Hainbat albistari digitaletan jasotzen denez, Amaiurrek zailtasunak izan ditzake talde parlamentarioa osatzeko. Izan ere, nahiz eta 7 ordezkari lortu Espainiako Kongresurako Hego Euskal Herrian, aurkeztu den bi barrutietan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, ez du lortu gutxieneko %15eko ordezkaritza. Hain justu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan gainditu badu ere batez besteko hori, Nafarroan ez du lortu, muga-mugan geratu da-eta, %14,87rekin. Beste batzuek diote, EAEn gainditu duenez %15eko muga, nahikoa dela legebiltzarkide taldea osatzeko. Hori adierazi du, esaterako, Maite Aristegik Goiena telebistan. PPk gehiengoa duen Hauteskunde Batzordeak du azken berba kontu honetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.