Aurtengo apirilaren 14an igaro zen Debagoienetik Korrikaren 17. edizioa. Milaka euskaltzalek egin zuten bat Korrikarekin. Orain, egun hartan, presoen argazkien kartelekin antxintxika egitea leporatu diote sei debagoiendarri eta horregatik hil honen 30ean Madrilera joan beharko dute, epailearen aurrera deklaratzera. "Terrorismoa goraipatzea" leporatu diete.
"Garai berria"
"Garai berri hauetan jokaera errepresibo larri hauekin jarraitzea irmoki salatu nahi dugu. Euskal Herriak bizi duen gatazka konpondu beharra dago eta presoekin elkartasuna ezin daiteke delitu izan" diote inplikatuek hedabideetara bidalitako oharrean.
Gaiaren gaineko zehaztasun gehiago emateko, hedabideak konbokatu dituzte martitzenerako, hilaren 22rako, 19:00etarako, Bergarako Irizar Jauregian. "Egoera hau salatzeko prentsa agerraldi masiboa antolatu dugu" diote.