Maite Aristegiren (Amaiur)
"Herriak argi esan du indar metaketa baloratzen, bultzatzen duela. Herria gatazka politikoa konpontzearen aldekoa da, demokrazia eta errespetua eskatzen du. Indarra ematen digu Madrilen gure eredu demokratikoa ordezkatzeko".
Lore Leanizbarrutiaren (EAJ)
"Gipuzkoan pena izan da bigarren diputatua lortu ez izana. Baina gero eta indartsuago jarraituko dugu lanean. Oso garrantzitsua Geroa Bai gureganatzea eta UPN-ri kendu izana. Gipuzkoar moduan pena, baina emaitza onak".
Aritz Arrietaren (PSE-EE)
"Inkestek aurreikusten zutena bete da. Orain ikusi beharko da PP-k agindu duena betetzen duen eta terrorismoaren auzian zein jarrera hartzen duen. Tristura puntua daukat, PP-k irabazi baino gainerako denok galdu dugulako".
Itziar Lamarainen (PP)
"Espainiakoak oso emaitza onak dira. Euskadin Amaiurrek indar handia hartu eta gu pozik gaude galdu ez dugulako. Arrasaten ere aurreko hauteskunde orokorretan lortutako emaitzak mantendu ditugu; PSOEk, berriz, ia erdia galdu du".
Juan Luis Merinoren (Ezker Anitza-IU)
"Estatukoarekin benetan pozik gaude hirugarren indarra baikara. Euskadin ere udal eta autonomiako emaitzak gainditu ditugu eta espazioa badagoela ikusi da. Debagoiena mailan emaitza kaskarrak espero izatekoak ziren".
Junkal Arrutiren (Equo)
"Pozik gaude gure emaitzekin. Alternatiba bat aurkeztea lortu dugu pertsonak eta ekologia aurrean ipiniz. Hauteskunde hauetan baina herritarrak, ekologia, etorkinak, emakumeak eta homosexualak atera dira galtzen".