Adegiko presidentea, Eduardo Zubiaurre, eta idazkari orokorra, Jose Migel Aiertza, beste goi-arduradun batzuen artean, etorriko dira Debagoienera eta beste eskualdeetara. Krisi ekonomikoak berebiziko garrantzia du, baina oraingo topaketak Adegiren urteroko ekintza bat dira. "Hurbileko kontaktuari eustea da helburua; zuzenean enpresaburuen ahotik entzutea dituzten kezkak eta beharrak, eta era berean, Adegik eurekin konpartitzea ekonomia egoera nola ikusten duen", diote Adegiko iturriek.
Enpresendako aparteko garrantzia duten hainbat gairen inguruan egingo dute berba, hala nola hitzarmen kolektiboa eta fiskalitatea.
Batzarrak bukatutakoan, datorren astean, ondorio batzuk jakinaraziko ditu Adegik.